Appa hi!

CodeSyntax

Appa hi!

Education
  • 0.00
(0 votes)

Free Install

500

app installs

Android 5.0+

minimal version

With ads

advertisement

01.12.2021

release date

Recent changes:

Appa hi! Ongi etorri Oñatiko hika praktikaitteko aplikaziño barri honetara!

Hobekuntzak:
- Mezuak Noka/Toka-n jasotzeko aukera.
- Hasierako pantaila irekitzean, gaurko pilularen alturan irekiko da.
- Jakinarazpenen ezarpenak kudeatzeko arazoa konpondu da.
- Azpiegitura eta diseinuaren hobekuntzak.

Description:

Appa hi!

Oñatiko hika praktikatzeko eta ikasteko APPa! Jokatu partidak eta joan
mailak gainditzen, oso modu samurrean.

Hitanoa, alokutiboa, toka, noka... Badakizu zer diren? Berdin da!
Oraintxe daukazu aukera ikasteko.

Jardun hika (toka zein noka), APP honek eskaintzen dizkizun
galdera-erantzunekin, eta 5 asteko epean Oñatiko hitanoaren oinarrizko
egiturak eta aditzak ezagutzeko aukera izango duzu, baita hutsetik
hasita ere eta zailtasunik gabe.

Hizkuntzaren alderdi bat praktikatzeko aplikazioa da, baina betiere
alderdi ludikotik abiatuta. Hikaren teoria eta aditz-taulak ere
aurkeztuko dizkizugu, baina galdera-erantzun bidez antolatutako jokoa
da APP honen oinarria. Euskaldun guztiei eskainia, gazte zein adineko,
euskara-maila edozein dela ere.

Appa hi! aplikazioa eskuko telefonoaren bidez Oñatiko hitanoa
praktikatzeko eta ikasteko aplikazioa da. Bost astean, oso modu
errazean, erabiltzaileak Oñatiko euskararen oinarrizko egitura guztiak
jasoko ditu eta galdera-erantzun bidez, hitanoaren ezagutuko du.

35 egunean, egunero pilula batean, informazio jakin bat ematen da:
azalpenak, marrazkiak (Mirari Sagarzazu marrazkilariarenak) eta
bideoak, adibideekin. Ondoren, azalpenekin lotutako galdera-sorta bat
dator: partidak. Galdera guztiei zuzen erantzunez gero, hurrengo
egunean beste pilula bat egiteko aukera izango du erabiltzaileak.
Astero errepaso bat egongo da, eta maila bat igotzeko aukera. Guztira
bost maila dira gainditu beharrekoak, aste bakoitzeko bat. Bakoitzak
bere erritmora egin dezake prozesua. Galderei zuzen erantzuten eta
mailak gainditzen doanak, 5 astean lortuko du Oñatiko hikaren
oinarriak ikastea.

CodeSyntaxek garatu du, Badihardugu euskara elkartearekin batera, eta
Oñatiko hainbat eragilek, Udalarekin batera, antolatutako Ingo Xonau!
Proiektuaren barruan sortu da. Ingo xonau! proiektua herri ekimenetik
sortu zen, Oñatin hitanoa biziberritzeko asmoz, 2019an. Andrazkoen
hika (noka) galtzen ari zen herrian: hiztun gazteenek 50 urte inguru
zituzten eta berreskuratzen saiatzea erabaki zuten. Egin diren hamaika
ekimen eta jardueren artean beste bat da Appa hi!, hitanoa ikasteko
aplikazioa. Ea gustuko duzuen!

APP honek Oñatiko adizkiak ikasteko aukera ematen du oraingoz, baina laster batean batuko formak ere eskainiko ditu eta, aurrerago, beste herri batzuetako hitanoa ikasteko ere balioko du, APParen datu-basera hizkera ezberdinetako adizkiak eta ariketak gehitu ahala.

CodeSyntax other Apps

Appa hi!

Appa hi!

CodeSyntax
  • 0.00
Sakana

Sakana

CodeSyntax
  • 0.00
Egunean Behin

Egunean Behin

CodeSyntax
  • 0.00
Mendiak

Mendiak

CodeSyntax
  • 0.00
Txikipedia

Txikipedia

CodeSyntax
  • 0.00
Kulturaz

Kulturaz

CodeSyntax
  • 0.00
Plurifor

Plurifor

CodeSyntax
  • 0.00
EuskarAbentura

EuskarAbentura

CodeSyntax
  • 0.00
JarriOn

JarriOn

CodeSyntax
  • 0.00
Sustatu App

Sustatu App

CodeSyntax
  • 0.00
Download