Pequeñas mejoras // Hobekuntza txiki batzuk
Errezetak euskal gastronomiaz euskaraz gozatu nahi duten sukaldari profesional zein amateurri zuzendua dagoen aplikazioa da.
Errezetak lau kategoria ezberdinetan daude sailkaturik: Betiko errezetak, Bertoko produktuekin egindako janaria, Edariak eta nola ez, Pintxoak; guztiak ere argazkiekin lagunduak.
Gainera, errezeta bakoitzak kostu, denbora, pertsona kopuru eta zailtasun maila propioak ditu; horrela, momentu bakoitzera ongi moldatu daitekeen errezetak berehala kontsultatu eta aurkitzeko aukera eskainiz.
Horretaz gain, bilaketak errazteko asmoarekin, etiketa sistema bat ere erabil daiteke.
Gozatu euskal gastronomiaz Errezetakekin! Gozatu janariaz! On egin!